“EZIN DUGU HAURRAREKIN EGON GURE BURUAREKIN EGON GABE"

Hik hasi aldizkariko enlaze hau eta irakurritako ideia batzuk konpartitzen dizkizuegu : “Ezin dugu haurrarekin egon gure buruarekin egon gabe



MAPI URRESTI. PSIKOLOGOA, SEXOLOGOA ETA HARREMAN PSIKOMOTRIZISTA DA ETA HAMAR URTEKO ESPERIENTZIA DU FAMILIEKIN, IRAKASLEEKIN NAHIZ HEZKUNTZAKO PROFESIONALEKIN LANEAN:

"Psikomotrizitatea haurrak berez dakar, nolabait esatearren umea mugimenduak darama psikomotrizitatera. Baina psikomotrizitateko saioan haurrak ateratzen du berak duen tresnarik inportanteena: jolas librea. Jolasarekin garatzen da haurra. Eta bere ahalmenak ateratzen ditu eta dituen gaitasun kognitiboak, moralak, sozialak… denak batera garatzen ditu. Jolasak funtsezko garrantzia hartzen duen eremua da psikomotrizitatea. Baina eremu horretan helduon begiradak eta gure interbentzio hezitzaileak lagunduko diote haurrari garatzen."



"Gu adimen emozionala ez gara ari lantzen modu formalean, baizik eta bibentzialean. Adin honetan inportanteena da bizipenetatik egitea lanketa hori. Haurren bizipen horiei helduok jartzen dizkiegu hitzak. Ume bat beldurrez ikusten badugu, zera esaten diogu: “Beldur zara?”… Beldur hori normaltzat hartzen, ulertzen eta onartzen badugu, jada, adimen emozionala lantzen ari gara. Sentimendu hori baimentzen dugun momentutik, onartzen dugu eta ari gara lantzen. Eta umeak berak ere esperimentatzen duena da baduela baimena sentitzen duen hori bizitzeko. Geure onarpenezko begiradak eta konfiantzak barnean duen ume ausarta ateratzen lagunduko dio."