Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, egunotan, gizarte-sareen bidez, bideo erakargarri bat eskaintzen ari da. Bideoaren protagonistak aita gazte bat eta bere haurra dira; helburua, batik bat, lehen aldiz aita direnak aitatasuna modu kontzientean eta konprometituan hartzeak duen garrantziaren gainean sentsibilizatzea da, eta aita izatea aukera paregabea dela ulertaraztea.