Oinarri filosofikoak
Pentsalari horren ikuspegia egungo jendartearen askotariko esparruetara estrapola daiteke, ikasgelara nahiz ikasgelatik kanpora. Izan ere, une oro gertatzen den eta amaigabea den prozesua da heziketa.
- Haurren eskubideak. “Haurrak eskubideak ditu, eta helduak, eskubide horiekiko betebeharrak”.
- Haurtzaroaren kultura. “Haurra ez da orri zuri bat, hezkuntzaren bitartez eta orrian idatziz jakintza bereganatzen duena. Justu kontrakoa da egia”.
- Jolas librea, haurraren garapenerako giltzarria. “Haurraren betebeharra jolastea da”.
- Haurren autonomia. “Badakit zaila dela, beldurra dagoela. Baina ez dago beste erremediorik”.
- Espazio seguruak. “Kalea arriskutsua da, haurrik ez dagoelako bertan”.
- Haurra erdigunean. “Haurrarentzat egokia den jendarte-eredu batean, guztiok sartuko ginateke”.
- Mugikortasuna. “Ez gara gu izango espaloitik jaitsiko garenak”.
Euskal Herrian bereziki asko hausnartu den eta praktikan jarri den kontua da herri hezitzailearena, eta, Tonucciren ideiak oinarri hartuta, hainbat proiektu interesgarri daude abian gaur egun. Oinherri federazioak “Herri Hezitzailea, Eskola Herritarra” jardunaldiak antolatu ditu, eta liburuxkak argitaratu ditu gaiaren inguruan. Lanean dihardu, gainera, Euskal Herriko hainbat herritako eragileekin, elkarlanean proiektu hezitzaileak sustatzeko. Solasgune ere Haurren Hiria Sarea hedatzen ari da Euskal Herrian. Eta, poliki-poliki, oinarri horiek abiapuntu hartuta, zenbatezinak diren neurri eta izaera askotako proiektuak ugaritzen ari dira Euskal Herrian.
Yotambientengoderechos konkurtsorako prestatutako bigarren lana eta Nafarroako mailan irabazlea. Haurren eskubide batzuk azaltzen dira esplikatuta.