"Helduarentzat lanak duen balio bera du jolasak haurrarentzat"

Eroski Consumer buletinean  Maite Garaigordobil psikologoak  jolasaren garrantzia  komentatzen du.  



"Jolasa oso garrantzitsua da gizakiaren nortasuna osatzen laguntzeko. Bizi-beharrizan bat da jolasa, eta esango nuke ezinbestekoa dela giza garapenean. Gorputza eta zentzumenak garatzen laguntzen du, baita pentsamenduaren gaitasunak eta haurraren sormena ere. Indar handiko tresna da, komunikatzeko, sozializatzeko eta garapen morala lantzeko; horrez gain, emozioak adierazteko eta kontrolatzeko tresna ere bada, oreka psikikoaren eta buru osasunaren lagungarri."