Hazkuntza eta hezkuntza ulertzeko modu bat da.
Haurren beharrizanen errespetuan eta garapena bultzatzen duten
ekintzetan oinarritzen da, hala nola, atxikimendua indartzea, jolasaren
bitarteko elkarreragina, gatazkarik gabeko komunikazioa..., familia
bakoitzaren testuingurua eta aita edo/eta amen trebetasunak aintzat
hartuz.
Haurrei emandako tratu onek garapen eta ongizate egokia dakarkie. Hartarako, profesionalek familiei haurren beharrak transmititu behar dizkiete, hala nola, arreta, errespetua, heziketa, arauak eta maitasuna. Honek ekarriko du haurrak pertsona bezala, autoestimu onarekin, garatuko direla, era osasuntsu eta zoriontsuan gizartean haziz.

( http://www.euskadi.eus/zer-da-gurasotasuna/web01-a2guraso/eu/)