GURASOTASUNA "EUSKAL HERRIAN ES DAGO BIKOTE EZ SEXISTARIK , GUZTIOK DAUKAGU IKASTEKO ERRONKA"

Guraso.eus web-ean irakurri genuen Hik Hasi aldizkarian Ritxar Baceteri egindako elkarrizketa, eta interesgarria iruditu zaigu . 

Artikulo osoa: ."EUSKAL HERRIAN ES DAGO BIKOTE EZ SEXISTARIK , GUZTIOK DAUKAGU IKASTEKO ERRONKA"ARTIKULOA




Aita absentea, aita agintaria… izan dugu eredu denbora luzez. Zer gizontasun eredu ikusi nahiko zenuke zuk?
Nik amesten dudan aitatasunari deitu diot positiboa. Aita presentea, inplikatua, emozionala, enpatikoa… eta horrek eskatzen du aitatasunari denbora eskaintzea. Orduan, zalantzan jarri behar duzu zure presentzia lan munduan. Era berean, izan behar da bakezalea, hori ezinbestekoa da. Nortasun maskulino berri bat eraiki behar dugu zeinetan gizonok modu kontzientean egin behar diogun uko indarkeriari, eta emozioekin konektatu. Horregatik ezinbestekoa da ahultasuna errekonozitzea. Ohitura hartzea zure bikotearekin paktuak egiteko, eta horiek betetzeko. Eta barkamena eskatzen duten aitak eta gizonak nahi ditut, ez garelako perfektuak. Beti ikasteko prest dagoen aita.