"JOLASAK 4-12 URTE BITARTEKO HAURREN GARAPENERAKO KOOPERAZIO ETA SORMEN JOLASAK" LIBURUA

"Jolasa oso garrantzitsua da gizakiaren nortasuna osatzen laguntzeko. Bizi-beharrizan bat da jolasa, eta esango nuke ezinbestekoa dela giza garapenean. Gorputza eta zentzumenak garatzen laguntzen du, baita pentsamenduaren gaitasunak eta haurraren sormena ere. Indar handiko tresna da, komunikatzeko, sozializatzeko eta garapen morala lantzeko; horrez gain, emozioak adierazteko eta kontrolatzeko tresna ere bada, oreka psikikoaren eta buru osasunaren lagungarri" (Maite Garaigardobil, EROSKI CONSUMER aldizkarian: "Helduarentzat lanak duen balio bera du jolasak haurrarentzat")



JOLASAK4-12 URTE BITARTEKO  HAURrEN GARAPENERAKO KOOPERAZIO ETA SoRMEN
JOLASAK 

MAITE GARAIGORDOBIL
  • Editorial: IBAIZABAL ARGITALETXEA
  • Lengua: EUSKERA
  • ISBN: 9788483258729

Liburu honetan 4-12 urte bitarteko haurrentzako kooperazio eta sormen jolasetan oinarritutako lau programaren laburpena aurkezten da. Lan horiek era esperimentalean ebaluatu dira, haurren garapenean duten eragina neurtzeko helburuarekin. Lan honetan 4 eta 12 urte bitarteko haurrekin egiteko 72 jolas biltzen dira. Jolas horiek bi jolas kategoria handitan daude sartuta: 1) Komunikazio eta jarrera prosozialeko jolasak (komunikazio-kohesio jolasak, laguntza-konfiantza jolasak, kooperazio jolasak). 2) Normen jolas kooperatiboak (hitzezkoak, dramatikoak, grafiko-figuratiboak, plastiko-eraikitzaileak).