"HAURREN KONTRAKO SEXU ABUSUAK BOTERE KONTUA DIRA "

Berria.eus web-ean  Pepa Hornori  egindako elkarrizketa irakurri genuen , eta interesgarria iruditu zaigu .









"Biktimen ikuspegitik hitz egin duzu prebentzioaz; eta erasotzaileak, zer?


Sexu abusuak botere kontu baten gisan ikustea da gakoa. Boterea ez da soilik beste bati ematen diozuna; zuk zeuk daukazuna ere bada. Haurrei irakatsi behar diegu bi botere mota horiek kontrolatzen; horixe da prebentzioaren oinarria. Norbait maite duzunean, boterea duzu pertsona horrengan; botere hori onerako erabil dezakezu, baina mina ere eman diezaiokezu. Haurrek ikusi behar dute zenbateraino eman dezaketen mina; hori ere bada prebentzioa."