Ezitzaileentzako gida honek aukera berdintasunean urratsak emateko
aproposa den adin tarte bakoitzari (2-12) egokitutako ipuinen gida eta
lanerako fitxak biltzen ditu.
IPUINAK EZ SEXISTAK IZATEKO GIDA
GOMENDIOAK ETA ADIBIDE PRAKTIKOAK
URTXINTXA ESKOLA
Ipuinek, umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin
hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen
dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien
inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri
suertatzen direlarik. Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen
funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da.
Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu
bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte.
Bilduma honetan ipuinen gaineko alde teorikoa (ipunen funtzioak, umeen
garapena, ipuinetako irudiak..) eta lanketarako adinka sailkatuta 25
ipuinetako fitxak aurkituko dituzue.