"Norbanako bakoitzak bere emozioak sortzen ditu, pentsamenduaren bidez"

HIKHASI web-ean Donna Apellanizek   haurtzaroaren emozio eta pentsamendu buruzko gai desberdinak komentatzen ditu: 

"Norbanako bakoitzak bere emozioak sortzen ditu, pentsamenduaren bidez"




"Gure ikasketa-prozesua hiru eratara gertatzen da. Lehenengo, errepikapenaren bitartez: zerbait zenbat eta gehiagotan egin, sendoagoa izango da ikasketa. Bigarrenik, guretzat garrantzitsuak diren pertsonek, erreferenteek, egiten edo esaten duten horretatik edo direnagatik ere ikasten dugu: ereduaren bitartez. Eta hirugarrenik, zerbait gertatzen zaigunean eta horrek karga emozional handia duenean, grabatuta gelditzen zaigu automatikoki, ikasketa moduan."

"Emozionalki zerbait konponduta ez dugunean, horrek ez digu uzten aurrera joaten; kateatuta gelditzen gara. Orduan, tirita bat jartzen diogu gure min emozionalari, eta aurrera goaz, normalean herrenka, ahal dugun moduan. Umeek ere horixe egiten dute, eta, aurrera jarraitzen badute ere, ez da inoiz konponduko barruko gatazka hori, min horri ez badiogu behar duen arreta eskaintzen."