EROSKI CONSUMER aldizkarian Lucia Galan pediatrak haurtzaroaren osasunari buruzko gai desberdinak komentatzen ditu: loditasuna, txertoak, estresa...
Pediatra da Lucia Galan. “Boka
-
zioz” aukeratu zuen lanbide hori,
eta azken urteetan, kontsultako
lau hormetatik kanpora “zabal
-
du” du bere jarduna. Bloga sortu
zuenetik (orain dela hiru urte),
hamaika milioi bisita izan ditu.
Milaka jarraitzaile ditu sare sozia
-
letan, maiz-maiz parte hartzen du
irratiko eta telebistako saioetan,
eta arrakasta handia izan duten bi
liburu idatzi ditu (hirugarrena ere
bidean da). “Lucía, mi pediatra”
izena du profesional gazte honen
blogak, eta milaka etxetara iristea
eta osasunaren inguruko dibulga
-
zioa egitea lortu du, modu argian,
kalitatezkoan eta dibertigarrian.
ARTIKULO OSOA : hemen
Elikadurari helduz orain... Espainian
oso zifra kezkagarriak ageri
dira haurren artean gehiegizko pisua,
gizentasuna, hipertentsioa eta
diabetesa dela eta. Nola egiten zaio
aurre arazo horri kontsultan bertan?
Lehenbiziko egunetik informazioa
emanez; haurra jaio eta lehenbiziko
astetik bertatik hasita. Bularra
ematearen aldeko jarrera sustatuz
hasten da, eta erabaki hori hartu
duten ama guztiei lagunduz, eta sekula
ez da inor errudun sentiarazten
edoskitze artifiziala hautatzeagatik,
jakina. Aholkularitza ematen da lehenbiziko
ahiekin hastean, eta kontrolatu
egiten da pisua, neurria eta
haurraren bilakaera. Gainbegiratu
egiten da dietari zer eransten zaion
haurra handitu ahala. Gailetak direla,
gosaritako zerealak, zukuak,
flan eta jogurt zapore-anitzak eta
estra-azukretsuak, freskagarriak...
Azpimarratu egiten da berdura eta
fruta freskoak jatea komeni dela, lekaleak,
arrain gehiago haragia baino,
hegazti haragi gehiago haragi
gorria baino, saihestu egin behar
direla haragi prozesatuak, adibidez
hestebeteak, osoko elikagaien alde
egin behar dela (ogiarekin eta pastarekin
adibidez), bizimodu osasungarria
landu behar dela, kirola eginez,
eta familia guztiak gauza bera
jan behar duela eta mahaian eserita.
Etxeko lanen eta eskolaz kanpoko
jardueren inguruan ere bada eztabaida.
Presio gehiegi egiten al diegu
haurrei? Ikusi al duzu estresak
jotako haurrik zure kontsultan?
Bai, ikusi ditut. Estresa, antsietatea,
tentsiozko zefaleak eta migrainak
ere bai. Haurrek nahiko denbora
ematen dute eskolan, eta ez dugu
ibili behar gehiago zamatzen guri bai
baina haiei atsegin ez zaizkien jarduerekin.
Haiek hautatu behar lukete
zer-nolako jarduerak egin, ongi
pasatzeko izan dadila, jolas jarduera
bat, eta gainera kirola bada, are
hobeto. Haurrek behar adina orduko
loaldia egin behar dute eta denbora
eduki behar dute lasai egoteko eta
atseden hartzeko etxean, gurasoen
ondoan sofan etzanda, zergatik ez?
“Zer egingo dugu orain?”, galdetzen
didate batzuetan haurrek, minutu
bakar batean ere geldirik egon ezinik.
Eta nik esaten diet: “Deus ere
ez, orain ez dugu deus ere egingo.
Sofan etzango gara lasai-lasai, hitz
egitera eta atseden hartzera”.